"La tarea del educador moderno no es podar las selvas, sino regar los desiertos."

Clive Staples Lewis (1898-1963) Idazle Britainiarra.

Aurkezpena

Gu Iraide, Saioa eta Amaia gara, haur hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Blog honen bitarteaz teknologia berriekin zer ikusia duten baliabideak landuko ditugu, umeekin erabiltzeko.

Lehendabizi, teknologia berriekin erlazioa daukaten 5 artikulu aztertu ditugu eta gero, hainbat baliabideen bitartez jarduerak prestatu ditugu umeentzat. Baliabide horien artean honako programak erabili ditugu: voki, pixton, scratch, etab. Gainera programa bakoitzaren tutoriala egin dugu.

Amaitzeko, sekuentzia didaktiko digital bat prestatu dugu. Bertan gosari osasuntsuaren gaia lantzen da eta hainbat jarduerak proposatzen dira helburua lortzeko: umeek gosari osasuntsua zertaz osatuta dagoen jakitea.

Ikasketa pertsonalizatua teknologi berriekin

Ikastolen elkarteak Ikasys proiektua martxan jarri du Gipuzkoako hiru ikastetxeetan. Proiektuaren helburu nagusia ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, bakoitzak ariketak bere erritmoan egiteko aukera baitu.







Bideo hau aztertzea interesgarria iruditu zaigu alde batetik, ondo azaltzen digutelako nola, noiz eta zertarako erabiltzen dituzten ordenagailuak eskolan. Beste alde batetik, bideoa oso egokia iruditu zaigu ikus dezakegulako zein eragin daukan ordenagailuak lehen hezkuntzan erabiltzea eta benetan ordenagailuak, erabilpen egoki batekin erabiliz gero, onura asko ekar ditzakeela ikusteko aukera eskaintzen digulako.

Gure iritziz, Gipuzkoako hiru eskola horietan egiten dena oso aberasgarria da umeentzat. Askotan, zalantzetan jarri da ordenagailuen onurak eskoletan, pentsatu daitekeelako teknologia berriak eskoletan erabiltzeak bakarrik ekarriko duela umeek ordenagailuen erabilpen txarra ikastea. Baina bideoak ikusi dugun moduan, garrantzitsuena da ordenagailuak eskoletan nola erabiltzen diren. Hau da, honek ez du esan nahi ordenagailuak ikasgai guztietarako erabili behar direnik, baizik eta ikasgai konkretu batzuetan eta ez momentu oro. Gainera, aipatu beharrekoa da erabiltzen den ikasketa pertsonalizatua dela, hau da, umearen erritmora egokitzen da, eta hori, guztiz funtsezkoa da umearen garapena bultzatzeko.

Amaitzeko, esango dugu, argi dagoela bizi garen aldian teknologien erabilpena guztiz normala eta garrantzitsua dela, eta horregatik, umeei ere irakatsi behar diegu teknika berri horiekin. Bideoan agertzen den irakasleak esaten duen moduan, umeentzat ordenagailuak eskoletan erabiltzea oso motibagarria da, eta hortik abiatzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Gaur egun, gero eta baliabide gehiago dago umeekin klasean erabiltzeko, eta horrek klaseak dinamikoak, aberatsak eta interesgarriak egingo ditu.

10 arrazoi ordenagailua hezkuntzan erabiltzeko

Askotan entzuten dugu zein garrantzitsua den ordenagailua hezkuntzan erabiltzea. Baina, benetan, badakigu zeintzuk izan daitezkeen arrazoi horiek? Gehiago jakiteko sakatu hemen.

Egia esanda, artikulu hau gustatu zaigu era argi batean azaltzen duelako zeintzuk diren ordenagailua eskolan erabiltzearen onurak. Askotan, aurkitzen dugu berrietan ordenagailuak eskoletan gero eta gehiago erabiltzen direla eta pentsatzen da denok argi daukagula zergatik ona den ordenagailua hezkuntzan erabiltzea, baina errealitatean askok ez dakite ordenagailua zergatik den garrantzitsua, eta artikulu honek laguntzen digu horri buruz ditugun jakintzak handitzen.

Zalantzarik gabe, azkenengo hamarkadan, izugarrizko aldaketa egon da. Esan dezakegu ordenagailua denboraren poderioz, eguneroko lagunkide bihurtu dela, eta hori hezkuntzan ere islatu behar da. Hala ere, oraindik ikus dezakegu hau ez dela horrela gertatzen, baina baldin badakigu etorkizunean umeek ordenagailua eta internet-a erabiliko dutela, zergatik ez diegu txikitatik hau irakasten? edo, hainbesteko garrantzia ematen baldin badiegu teknologi berriei, zergatik ez ditugu hauek erabiltzen umeekin lan egiteko? Askotan entzun dugu eskola gizartearen beharretara egokitu behar dela, eta teknologi berrien erabilpena bada ere behar eta errealitate berri bat.



Gainera, ordenagailua era egoki batean erabiliz gero, izugarrizko onurak ekar ditzake eta artikuluan ikusi dugun moduan, ez dugu ahaztu behar umeentzat ordenagailuekin lan egitea oso motibagarria dela, eta hori garrantzitsuena da.

Teilatutik hasi dute 'Eskola 2.0' programa


Donostia. Ordenagailuak, arbel digitala, armairu egokituak eta wi-fi instalakuntzak prest daude eskoletan. Baina baliabide horiek erabiliz klaseak emateko material didaktikoa falta da, bereziki euskaraz. Irakaskuntza interaktiboa bultzatzeko Eskola 2.0 programa abian jartzen ari den honetan, Gipuzkoako ikastetxeetan gabezia horiek pairatzen dituzte, egunkari honek galde egindako zenbait irakaslek baieztatu dutenez.Gehiago jakiteko sakatu hemen

Goian aipaturiko artikulu hau aukeratzearen arrazoia honako hau izan da: teknologia berriak ikasgelan sartzea oso aberasgarria bada ere, hutsune ugari daudela egunerokotasunean prozesu hau aurrera eramterako orduan, hau da, irakasleak ez daude behar bezala prestatuta berrikuntza horiek erabltzeko eta ez dute behar adina material beraien lana egoki bete ahal izateko.

Azkenaldian asko hitz egin da teknologia berriak eskolan izan dezaketen eraginaren inguruan, eta gure ustez modu egokian erabiliz gero egokiak dira, baina berrikuntza hauek ondo erabili ahal izateko informazioa eta pretakuntza beharrezkoak direla uste dugu, bai irakasleen aldetik eta baita material didaktikoaren aldetik.

Artikulu honetan irakasle asko eta asko kexu dira, ordenagailuak eta arbel digitalak jada ikaslgeletan persente badaude ere, beraiek ez dutela formakuntza egoki bat jaso horiek nola erabili jakiteko, eta gainera ez dute material didaktiko egokirik hori egin ahal uzateko. Gu beraiekin bat gatoz,eta uste dugu, funtsezkoa dela irakasleak beraien lantresna izango direnak ezagutu eta hauek maneiatzen jakitea eta horretaz gain ikasleei azaldu ahal izateko material didatiko egokia izatea beharrezkoa dela ere uste dugu.

Gaztelaniaz eta ingelesez badago material ugari, baina euskaraz ezer gutxi aurki genezake, eta hemen dago arazoa, euskal ikasleek euskarazko materiala izateko eskubidea dute, eta guk zera uste dugu teknologia berriak gelan edukitzea bezain garrantzitsua dela, hauek nola erabili jakiteko informazio eta material egokia bakoitzak bere hizkuntzan edukitzea.

Negozioa edo hezkuntza?

Gobernu espainiarrak iragarritakoaren arabera, bosgarren mailako ikasleek ordenagailu bana izango dute. Onuragarria ahal da?Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.





Hezkuntzan teknologia berrien sarrerak kontrako eta aldeko hainbat iritzi jarri ditu mahai gainean. Artikulu honen kasuan, informatika ingenieri baten iritzia jaso dugu, gure ustez, bertan ematen den ikuspuntua oso interesgarria delako. Bertan gobernuaren erabakia hartzen du kontutan, hau da, bosgarren mailan ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatearen erabakiari buruz hausnartzen du. Bere zalantza nagusia zera da, hau negozioa edo benetan hezkuntzaren onurarako soilik pentsatutako erabakia den.

Irakasleen papera azpimarratzen du, bere ustez, ikasleek odenagailuekin modu arduratsuan lan egin eta elkarlanerako gaitasuna sustatu behar dute. Beraz, irakaslearen papera ezinbestekoa da, eta hauek prestatuta egon behar dira. Beste alde batetik, beste hainbat puntu argi ez daudela azpimarratzen du, ordenagailua eman bai, baina gero sor daitezken arazo tekniko, edo erabiltzeko gaitasunez ez da zehaztu nor arduratuko den.

Iratxe Esnaola,artikuluaren idazlearen ustez, helburu nagusia hezkuntzaren egokitzea eta hobekuntza izan beharko litzateke, horretarako garaian garaiko tresnak erabiliz. Baina zalantzak ditu, izan ere, enpresa informatikoek, editorialek eta internet-eko konexioa eskaintzen duten operadoreek negozioa egin dezakete. “Hezkuntzan teknologiak txertatu eta berauen potentzialtasun hezitzaileaz baliatzea bada benetako helburua, gastu publiko gutxien eskatzen duten aukera teknologikoak erabili beharko lirateke”. Argi dago, negozioaren gainetik hezkuntza gailendu behar dela.

Gure ustez, teknologia berrien sarrera onuragarria da, baliabide didaktiko berri, desberdin eta aberasgarriak baitira, hezkuntza kalitatea hobetzera bultzatzen dutenak. Eta eskoletan erabiltzen badira, inoiz ez litzateke izan behar negozio baten ondorioz, umeen garapena lortzeko baizik. Hala ere, betiko baliabideak ez dira atzean utzi behar, zeren gure kasuan, haur hezkuntzan, sormena garatzea eta norberak bere gorputza erabiliz (jolastuz, eskulanak eginez,…)gauzak berriak ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Bai, Eskola 2.0 ekimeneko LH5eko ordenagailuak Linuxekin datoz eta euskaraz dabiltza

Muskizko hiru ikastetxeko LH5eko haurrekin estreinatu dituzte gaur, demo batean, azken aldi honetan komentagai izan diren LH5eko ordenagailu ospetsu horiek. Sustatuk bertatik bertara ikusi ditu eta, bai, abiatze bikoitza daukate, eta gainera, gaurko demoan, Ubunturekin ibili dira, euskaraz lokalizatutako interfazeetan.

Artikulu honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu hemen


Artikulu hau aukeratzearen arrazoia ordenagailuen eta arbel digitalaren inguruan genuen jakinmina asetzea izan da. Artikulu honetan, Muskizko ikasleak lehengoz ordenagailuarekin izan duten kontaktua eta ordenagailu hauen zein arbel digitalaren erabileraren inguruan idatzi dute. Aipatu beharra daukagu, arraroa eta aldi berean pozgarria egin zaigula, ordenagailuetan euskara hizkuntza nagusi bezala agertzea, haurrek euskara erabili izateko aukera eta eskubidea dutelarik. Guk uste genuen teknologia berri hauetan gaztelera izango zelan jaun eta jabe, eta baina euskararen normalizaiozrako bidean pausu garrantzitsua dela uste dugu.

Hala ere esan nahi dugu, artikulu honetan haurrak pozez zoratzen zeudela aipatu bada ere, bai ordenagailuen eta bai eta arbel digitalaren erabilera mugati beharra dagoela, gehiegizko erabilerak oso kaltegarria izan baitaiteke. Hasieran haurrentzako guztia da berria , guztia da zirraragarria, baina denboraren poderioz zirrara hau , ikasketetan oso klategarri bihurtu daiteke, haurrek ordengailuetatik at ez baitute ezer jakin naiko liburu, kuadreno zein bestelako baliabideekin. beste artikuluetan ere aipatu badugu ere, azpimarratu nahi genuke gure ustez teknologa berriak lagungarriak izan baitaiztezke ere, honek ez du esan naho teknologia berrietatik at geratzen diren gainontzeko baliabideak alboratu behar ditigunuk; ezta gutxiago ere; zenbat eta baliabide gehiago eta ezberdinak erabili, orduan eta aberasgarriagoa izango da heziketa prozesua.



Scratch

Koloreak scratcha ikusteko hemen.

Gure Scratch-a kolorei buruzkoa da. Gure helburua haurrek koloreak identifikatu eta hauek ikastea da. Haur hezkuntzako bigarren zikloko haurrei zuzenduta dago, baina beti ere irakasle edo heldu baten laguntzarekin. Baliabide honekin arreta, memoria, irakurmena eta idazketa lantzen dute. Honen bitartez haurrek baliabide teknologiko berriekin interaktua dezakete eta horrela sormen modu desberdinak garatu ditzakete. Beste abantailetako bat da, baliabide hauek gurasoei helarazi daitezkeela eta horrela, haurrak ikasgelan ikasitakoa etxean landu dezake. Jakina da eskola eta gurasoen arteko harremana funtsezkoa dela haurrak garapen egokia izateko, eta baliabideak elkarbanatuz emaitza hobeak segurtatu daitezke.

Erabili beharreko errekurtso nagusia ordenagailua da eta giza baliabideei begiratuz, irakasleak ariketa azaldu eta haurrak gidatu beharko ditu.Eta dinamikari buruz, esango dugu scratch-a erabiliko genuela denon artean, umeak korroan eserita eta irakasleak ordenagailua erabiltzen umeek esandakoaren arabera. Beste erabilpen bat izango litzateke gurasoen laguntzarekin, horrela lana indibidualizatuagoa izango litzateke eta helduak umeak esandako erantzunak ordenagailuan idatzizko lituzke.

Scratcharen tutoriala:


Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.

Scratch-en tutorial gehiago ikusteko sakatu hemen: I, II, III