"La tarea del educador moderno no es podar las selvas, sino regar los desiertos."

Clive Staples Lewis (1898-1963) Idazle Britainiarra.

Sekuentzia didaktiko digitala

Gure sekuentzia didaktiko digitalak gosari osasuntsua lantzen du, beraz, gure helburua izan da alde batetik, haurrek gosari osasuntsu bat zerez osatuta dagoen jakitea, eta bestetik, egunero gosaltzeko ohitura hartzea. Horretarako, aktibitate batzuk proposatu ditugu eta gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da. Esan behar dugu, erabili ditugula bai teknologi berriak bai fitxak, garrantsitzua iruditzen zaigulako bi iturriak lantzea.

Lortu nahi dugun helburua betetzeko bost egun beharko ditugu, beraz, jarduerak astelehenetik ostiralera landuko dira. Jarduerekin hasi baino lehen, beharrezkoa iruditzen zaigu sekuentzia didaktikoa haurrera eramango duten umeen ezaugarriak ezagutzea.Gasteizko eskola publiko bateko gela batean landuko da, bost urteko umeekin. Klasean 20 ikasle egongo dira, 11 neska eta 9 mutil. Gainera, aipatu behar dugu ikasle horien artean 7 etorkin daudela. Familiei dagokionez, maila ekonomiko ertainakoak dira. Sekuentzia 2009/2010 ikasturtean erabiliko dugu.

Curriculumean duen kokapenari buruz, esango dugu norberaren ezaguera eta autonomia pertsonalean kokatuko dugula haurrek ikasiko duelako berarentzako osasuntsua zer den eta horrek autonomia garatzea suposatuko du.

Gaitasuneei erreparatuz, curriculumean agertzen diren seiak lantzen dira:
  • Arduraz bizitzen ikastea: gosaltzeko produktuak ekartzeak ardura eskatzen du, bere osasuna zaintzen ikasten dute
  • Komunikatzen ikastea: galderen bitartez, zalantzen bitartez, etab.
  • Pertsona gisa garatzen ikastea: elikatzen ikasten ari diren heinean pertsona osasuntsuak izaten ikasten ari dira
  • Egiten eta ekiten ikastea: ariketa desberdinen bitartez egiten ikasten dute eta gainera, baliabide desberdinak erabiltzen ikasten dute (eskulanak, ordenagailua, etab.)
  • Ikasten eta pentsatzen ikastea: ariketa guztiak egitean, haiei buruz hitz egitean, gaiari buruz hausnartzean, etab.
  • Elkarrekin bizitzen ikastea: errespetua, elkarlana uneoro lantzen diren baloreak dira

Landuko diren jarduerak:

Astelehena

Hasierako egoera izango da umeek gaiari buruz zer dakiten jakitea. Horretarako, lehendabizi ipuin bat kontatuko diegu gaia bideratzeko eta haurrak motibatzeko.

Ipuina ikusteko sakatu hemen

Ondoren, denok korroan eseriko gara eta galdera batzuk egingo dizkiegu ea gosaltzen duten edo zer gosaltzen duten jakiteko. Honako galdera hauek izango dira:
Ondoren, denok korroan eseriko gara eta galdera batzuk egingo dizkiegu ea gosaltzen duten edo zer gosaltzen duten jakiteko. Honako galdera hauek izango dira:
  

     •Goizero gosaltzen duzue?



     •Eta zergatik ez duzue gosaltzen?


     •Zer gosaltzen duzue?



     •Zenbat denbora ematen duzu gosaltzen?


Egun horrekin amaitzeko, fitxa bat egingo dute. Horretan hainbat produktu agertuko dira eta umeek gosarirako osasuntsuak direnak. Fitxa ikusteko sakatu hemen

Asteartea

Egun honetako saioari hasiera emateko, kartel bat erabiliko dugu. Kartel horretan gosarirako osasuntsuak diren hiru produktu multzoak agertuko dira: zerelak, esnekiak eta frutak. Kartela azaldu ondoren, denon artean zintzilikatuko dugu gelako horman. Kartela ikusteko sakatu
hemen
Ondoren, beste fitxa bat egingo dute. Helburua umeek zerealak, esnekiak eta frutak bereiz ditzaten izango da. Horretarako fitxa batean produktuak nahastuta agertuta dira eta umeek moztu beharko dituzte gero beste fitxan itsasteko. Beharko dituzten fitxak hau eta hori izango dira.


Azkenik, abesti bat prestatu dugu, horretarako, voki programa erabili dugu. Modu honetan, klaseko ordenagailuan denon artean entzungo dugu eta gero, pixkanaka ikasten joango gara. Hau izango da abestia:
  









Asteazkena

Egun honetan lehendabizi, ordenagailu gelara joango gara. Bertan ume bakoitzak puzzle bat egingo du. Puzzlea egiteko "jsaw planet" programa erabili dugu.

gosari - online jigsaw 
puzzle - 42 piecesAurreko ariketa amaitzean, gelako ordenagailuan pasa-hitzak egingo ditugu. Horretarako denon artean egingo ditugu, eta gure lana oso garrantzitsua izango da, haiek ez baitakitelako oraindik ondo idazten.



Osteguna

Ostiralean klasean gosari bat egitea pentsatuta dugunez, ostegunean bakoitzak zer ekarriko duen erabakiko duten. Hori egin eta gero, joku bat egingo dugu eta amaitzeko asteartean ikasitako abestia denon artean kantatuko dugu.



Ostirala

Egun horretan elkarrekin gosalduko dugu klasean eta gero astean zehar ikasitakoa birpasatuko dugu. 




Erabiliko diren errekurtsoak


Alde batetik, margoak, artaziak, arkatza eta kola beharrezkoak izango dira fitxak egiteko. Beste aldetik, ordenagailua eta hainbat programa (power point-a, voki-a, jsaw planet, etab) beharrezkoak izango dira sekuentzia martxan jartzeko. Amaitzeko, esango dugu gosarirako produktuak ere ezinbestekoak izango direla.



Nola ebaluatu?

Umeek astean zehar egindakoa ebaluatzeko errubrika bat erabiltzea pentsatu dugu, bertan alde batetik kontzeptuak eta edukiak eta bestetik, izandako jarrera aintzat hartuko dira. Errubrika hau izango da.