"La tarea del educador moderno no es podar las selvas, sino regar los desiertos."

Clive Staples Lewis (1898-1963) Idazle Britainiarra.

Aurkezpena

Gu Iraide, Saioa eta Amaia gara, haur hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Blog honen bitarteaz teknologia berriekin zer ikusia duten baliabideak landuko ditugu, umeekin erabiltzeko.

Lehendabizi, teknologia berriekin erlazioa daukaten 5 artikulu aztertu ditugu eta gero, hainbat baliabideen bitartez jarduerak prestatu ditugu umeentzat. Baliabide horien artean honako programak erabili ditugu: voki, pixton, scratch, etab. Gainera programa bakoitzaren tutoriala egin dugu.

Amaitzeko, sekuentzia didaktiko digital bat prestatu dugu. Bertan gosari osasuntsuaren gaia lantzen da eta hainbat jarduerak proposatzen dira helburua lortzeko: umeek gosari osasuntsua zertaz osatuta dagoen jakitea.

Ikasketa pertsonalizatua teknologi berriekin

Ikastolen elkarteak Ikasys proiektua martxan jarri du Gipuzkoako hiru ikastetxeetan. Proiektuaren helburu nagusia ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, bakoitzak ariketak bere erritmoan egiteko aukera baitu.







Bideo hau aztertzea interesgarria iruditu zaigu alde batetik, ondo azaltzen digutelako nola, noiz eta zertarako erabiltzen dituzten ordenagailuak eskolan. Beste alde batetik, bideoa oso egokia iruditu zaigu ikus dezakegulako zein eragin daukan ordenagailuak lehen hezkuntzan erabiltzea eta benetan ordenagailuak, erabilpen egoki batekin erabiliz gero, onura asko ekar ditzakeela ikusteko aukera eskaintzen digulako.

Gure iritziz, Gipuzkoako hiru eskola horietan egiten dena oso aberasgarria da umeentzat. Askotan, zalantzetan jarri da ordenagailuen onurak eskoletan, pentsatu daitekeelako teknologia berriak eskoletan erabiltzeak bakarrik ekarriko duela umeek ordenagailuen erabilpen txarra ikastea. Baina bideoak ikusi dugun moduan, garrantzitsuena da ordenagailuak eskoletan nola erabiltzen diren. Hau da, honek ez du esan nahi ordenagailuak ikasgai guztietarako erabili behar direnik, baizik eta ikasgai konkretu batzuetan eta ez momentu oro. Gainera, aipatu beharrekoa da erabiltzen den ikasketa pertsonalizatua dela, hau da, umearen erritmora egokitzen da, eta hori, guztiz funtsezkoa da umearen garapena bultzatzeko.

Amaitzeko, esango dugu, argi dagoela bizi garen aldian teknologien erabilpena guztiz normala eta garrantzitsua dela, eta horregatik, umeei ere irakatsi behar diegu teknika berri horiekin. Bideoan agertzen den irakasleak esaten duen moduan, umeentzat ordenagailuak eskoletan erabiltzea oso motibagarria da, eta hortik abiatzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Gaur egun, gero eta baliabide gehiago dago umeekin klasean erabiltzeko, eta horrek klaseak dinamikoak, aberatsak eta interesgarriak egingo ditu.

10 arrazoi ordenagailua hezkuntzan erabiltzeko

Askotan entzuten dugu zein garrantzitsua den ordenagailua hezkuntzan erabiltzea. Baina, benetan, badakigu zeintzuk izan daitezkeen arrazoi horiek? Gehiago jakiteko sakatu hemen.

Egia esanda, artikulu hau gustatu zaigu era argi batean azaltzen duelako zeintzuk diren ordenagailua eskolan erabiltzearen onurak. Askotan, aurkitzen dugu berrietan ordenagailuak eskoletan gero eta gehiago erabiltzen direla eta pentsatzen da denok argi daukagula zergatik ona den ordenagailua hezkuntzan erabiltzea, baina errealitatean askok ez dakite ordenagailua zergatik den garrantzitsua, eta artikulu honek laguntzen digu horri buruz ditugun jakintzak handitzen.

Zalantzarik gabe, azkenengo hamarkadan, izugarrizko aldaketa egon da. Esan dezakegu ordenagailua denboraren poderioz, eguneroko lagunkide bihurtu dela, eta hori hezkuntzan ere islatu behar da. Hala ere, oraindik ikus dezakegu hau ez dela horrela gertatzen, baina baldin badakigu etorkizunean umeek ordenagailua eta internet-a erabiliko dutela, zergatik ez diegu txikitatik hau irakasten? edo, hainbesteko garrantzia ematen baldin badiegu teknologi berriei, zergatik ez ditugu hauek erabiltzen umeekin lan egiteko? Askotan entzun dugu eskola gizartearen beharretara egokitu behar dela, eta teknologi berrien erabilpena bada ere behar eta errealitate berri bat.



Gainera, ordenagailua era egoki batean erabiliz gero, izugarrizko onurak ekar ditzake eta artikuluan ikusi dugun moduan, ez dugu ahaztu behar umeentzat ordenagailuekin lan egitea oso motibagarria dela, eta hori garrantzitsuena da.

Teilatutik hasi dute 'Eskola 2.0' programa


Donostia. Ordenagailuak, arbel digitala, armairu egokituak eta wi-fi instalakuntzak prest daude eskoletan. Baina baliabide horiek erabiliz klaseak emateko material didaktikoa falta da, bereziki euskaraz. Irakaskuntza interaktiboa bultzatzeko Eskola 2.0 programa abian jartzen ari den honetan, Gipuzkoako ikastetxeetan gabezia horiek pairatzen dituzte, egunkari honek galde egindako zenbait irakaslek baieztatu dutenez.Gehiago jakiteko sakatu hemen

Goian aipaturiko artikulu hau aukeratzearen arrazoia honako hau izan da: teknologia berriak ikasgelan sartzea oso aberasgarria bada ere, hutsune ugari daudela egunerokotasunean prozesu hau aurrera eramterako orduan, hau da, irakasleak ez daude behar bezala prestatuta berrikuntza horiek erabltzeko eta ez dute behar adina material beraien lana egoki bete ahal izateko.

Azkenaldian asko hitz egin da teknologia berriak eskolan izan dezaketen eraginaren inguruan, eta gure ustez modu egokian erabiliz gero egokiak dira, baina berrikuntza hauek ondo erabili ahal izateko informazioa eta pretakuntza beharrezkoak direla uste dugu, bai irakasleen aldetik eta baita material didaktikoaren aldetik.

Artikulu honetan irakasle asko eta asko kexu dira, ordenagailuak eta arbel digitalak jada ikaslgeletan persente badaude ere, beraiek ez dutela formakuntza egoki bat jaso horiek nola erabili jakiteko, eta gainera ez dute material didaktiko egokirik hori egin ahal uzateko. Gu beraiekin bat gatoz,eta uste dugu, funtsezkoa dela irakasleak beraien lantresna izango direnak ezagutu eta hauek maneiatzen jakitea eta horretaz gain ikasleei azaldu ahal izateko material didatiko egokia izatea beharrezkoa dela ere uste dugu.

Gaztelaniaz eta ingelesez badago material ugari, baina euskaraz ezer gutxi aurki genezake, eta hemen dago arazoa, euskal ikasleek euskarazko materiala izateko eskubidea dute, eta guk zera uste dugu teknologia berriak gelan edukitzea bezain garrantzitsua dela, hauek nola erabili jakiteko informazio eta material egokia bakoitzak bere hizkuntzan edukitzea.

Negozioa edo hezkuntza?

Gobernu espainiarrak iragarritakoaren arabera, bosgarren mailako ikasleek ordenagailu bana izango dute. Onuragarria ahal da?Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.





Hezkuntzan teknologia berrien sarrerak kontrako eta aldeko hainbat iritzi jarri ditu mahai gainean. Artikulu honen kasuan, informatika ingenieri baten iritzia jaso dugu, gure ustez, bertan ematen den ikuspuntua oso interesgarria delako. Bertan gobernuaren erabakia hartzen du kontutan, hau da, bosgarren mailan ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatearen erabakiari buruz hausnartzen du. Bere zalantza nagusia zera da, hau negozioa edo benetan hezkuntzaren onurarako soilik pentsatutako erabakia den.

Irakasleen papera azpimarratzen du, bere ustez, ikasleek odenagailuekin modu arduratsuan lan egin eta elkarlanerako gaitasuna sustatu behar dute. Beraz, irakaslearen papera ezinbestekoa da, eta hauek prestatuta egon behar dira. Beste alde batetik, beste hainbat puntu argi ez daudela azpimarratzen du, ordenagailua eman bai, baina gero sor daitezken arazo tekniko, edo erabiltzeko gaitasunez ez da zehaztu nor arduratuko den.

Iratxe Esnaola,artikuluaren idazlearen ustez, helburu nagusia hezkuntzaren egokitzea eta hobekuntza izan beharko litzateke, horretarako garaian garaiko tresnak erabiliz. Baina zalantzak ditu, izan ere, enpresa informatikoek, editorialek eta internet-eko konexioa eskaintzen duten operadoreek negozioa egin dezakete. “Hezkuntzan teknologiak txertatu eta berauen potentzialtasun hezitzaileaz baliatzea bada benetako helburua, gastu publiko gutxien eskatzen duten aukera teknologikoak erabili beharko lirateke”. Argi dago, negozioaren gainetik hezkuntza gailendu behar dela.

Gure ustez, teknologia berrien sarrera onuragarria da, baliabide didaktiko berri, desberdin eta aberasgarriak baitira, hezkuntza kalitatea hobetzera bultzatzen dutenak. Eta eskoletan erabiltzen badira, inoiz ez litzateke izan behar negozio baten ondorioz, umeen garapena lortzeko baizik. Hala ere, betiko baliabideak ez dira atzean utzi behar, zeren gure kasuan, haur hezkuntzan, sormena garatzea eta norberak bere gorputza erabiliz (jolastuz, eskulanak eginez,…)gauzak berriak ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Bai, Eskola 2.0 ekimeneko LH5eko ordenagailuak Linuxekin datoz eta euskaraz dabiltza

Muskizko hiru ikastetxeko LH5eko haurrekin estreinatu dituzte gaur, demo batean, azken aldi honetan komentagai izan diren LH5eko ordenagailu ospetsu horiek. Sustatuk bertatik bertara ikusi ditu eta, bai, abiatze bikoitza daukate, eta gainera, gaurko demoan, Ubunturekin ibili dira, euskaraz lokalizatutako interfazeetan.

Artikulu honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu hemen


Artikulu hau aukeratzearen arrazoia ordenagailuen eta arbel digitalaren inguruan genuen jakinmina asetzea izan da. Artikulu honetan, Muskizko ikasleak lehengoz ordenagailuarekin izan duten kontaktua eta ordenagailu hauen zein arbel digitalaren erabileraren inguruan idatzi dute. Aipatu beharra daukagu, arraroa eta aldi berean pozgarria egin zaigula, ordenagailuetan euskara hizkuntza nagusi bezala agertzea, haurrek euskara erabili izateko aukera eta eskubidea dutelarik. Guk uste genuen teknologia berri hauetan gaztelera izango zelan jaun eta jabe, eta baina euskararen normalizaiozrako bidean pausu garrantzitsua dela uste dugu.

Hala ere esan nahi dugu, artikulu honetan haurrak pozez zoratzen zeudela aipatu bada ere, bai ordenagailuen eta bai eta arbel digitalaren erabilera mugati beharra dagoela, gehiegizko erabilerak oso kaltegarria izan baitaiteke. Hasieran haurrentzako guztia da berria , guztia da zirraragarria, baina denboraren poderioz zirrara hau , ikasketetan oso klategarri bihurtu daiteke, haurrek ordengailuetatik at ez baitute ezer jakin naiko liburu, kuadreno zein bestelako baliabideekin. beste artikuluetan ere aipatu badugu ere, azpimarratu nahi genuke gure ustez teknologa berriak lagungarriak izan baitaiztezke ere, honek ez du esan naho teknologia berrietatik at geratzen diren gainontzeko baliabideak alboratu behar ditigunuk; ezta gutxiago ere; zenbat eta baliabide gehiago eta ezberdinak erabili, orduan eta aberasgarriagoa izango da heziketa prozesua.



Scratch

Koloreak scratcha ikusteko hemen.

Gure Scratch-a kolorei buruzkoa da. Gure helburua haurrek koloreak identifikatu eta hauek ikastea da. Haur hezkuntzako bigarren zikloko haurrei zuzenduta dago, baina beti ere irakasle edo heldu baten laguntzarekin. Baliabide honekin arreta, memoria, irakurmena eta idazketa lantzen dute. Honen bitartez haurrek baliabide teknologiko berriekin interaktua dezakete eta horrela sormen modu desberdinak garatu ditzakete. Beste abantailetako bat da, baliabide hauek gurasoei helarazi daitezkeela eta horrela, haurrak ikasgelan ikasitakoa etxean landu dezake. Jakina da eskola eta gurasoen arteko harremana funtsezkoa dela haurrak garapen egokia izateko, eta baliabideak elkarbanatuz emaitza hobeak segurtatu daitezke.

Erabili beharreko errekurtso nagusia ordenagailua da eta giza baliabideei begiratuz, irakasleak ariketa azaldu eta haurrak gidatu beharko ditu.Eta dinamikari buruz, esango dugu scratch-a erabiliko genuela denon artean, umeak korroan eserita eta irakasleak ordenagailua erabiltzen umeek esandakoaren arabera. Beste erabilpen bat izango litzateke gurasoen laguntzarekin, horrela lana indibidualizatuagoa izango litzateke eta helduak umeak esandako erantzunak ordenagailuan idatzizko lituzke.

Scratcharen tutoriala:


Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.

Scratch-en tutorial gehiago ikusteko sakatu hemen: I, II, III





Animalia ornodunak

Animalia ornodunen inguruan egindako mindomoa ikusteko sakatu hemen

Mindomo hau lehen hezkuntzako umeei zuzenduta dago, bereziki 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Gure ustez, egindako eskema hau erabilgarria izan daiteke klasean erabiltzeko animalia hauei buruzko ezaugarriak barneratzeko. Horrela, testu liburua erabil daiteke informazioa lortzeko eta ondoren, mindomoa informazio gehiago ezagutzeko. Hau da, mindomo hau ez da erabiliko liburuaren beharrean, baizik eta liburuan etortzen den informazioa osatzeko.

Esango dugu eskema honen bitartez bi helburu lortzen direla. Alde batetik, umeek animalia ornodunen sailkapena ezagutzea eta bestetik, teknologi berrien erabilera lantzea, kasu honetan, mindomo programaren bitartez. Modu honetan, umeak era motibagarri batean ikas ditzake animalia horien ezaugarriak eta aukera dauka bideoak eta artikuluak bere kabuz aztertzeko. Beste alde batetik, egindako eskemak abantailak dituela esan dezakegu, umeek modu erraz batean erabili dezaketelako, eta ahalbideratzen duelako ume bakoitzak bere erritmoan lan egitea. Arrazoi hauengatik interesgarria iruditzen zaigu eskema hau erabiltzea gai hau lantzeko, pentsatzen dugulako baliogarria dela umeen interesa pizteko. Eta errekurtsoei buruz, esango dugu beharrezkoa izango dela ordenagailua(k), arbel digitala eta internet-a.

Dinamikari dagokionez, programa hau denon artean erabiliko genuke edo ume bakoitza bere ordenagailuan egonda. Bi aukerak aukera aberasgarriak izan daitezke. Denon artean erabiltzearen onura irakasleak mindomoan agertzen denari azalpena gehitu dezakeela da eta gainera, umeen zalantzak momentuak argi ditzake. Beste aldetik, ume bakoitzak ordenagailu batean erabiltzen badu bere kabuz azter dezake mindomoa, beti bere erritmoa jarraituz. Baina horretarako, beharrezkoa izango da ordenagailu gela egotea.

Mindomoaren tutoriala



Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.

Mindomoaren beste tutorialak ikusteko: I, II, III.







Bubak jolastu egin nahi du

Komiki hau ikusi ahal izateko, sakatu hemen

Komiki honen bidez, haurren artean arrazakeria saihestea da gure helburua. Gure gizartean asko eta asko dira arrazoi ezberdinak medio, beren herrialdeak utzi eta Euskal Herrira etorri direnak. Andaluzak, madrildarrak, marokiarrak, senegaldarrak, txinatarrak, errumaniarrak,….eta beste asko eta asko dira gure herrietan bizi diren neska mutilak eta beraiekiko harremana ahalik eta hoberena izatea da gure eginbeharra.

Beste edozein neska mutilek dituzten eskubide berberak dituzte, eta horregatik garrantzitsua da haurrek beste edozein bezala tratatzen irakastea. Beste herrialde batwtik etorri direlako ez dira ebzerdinak, eta horrek ez digu inongo eskubiderik ematen beraiek baztertu edota iraintzeko.

Asko eta asko bakarrik etortzen dira, ez dute inor ezagutzen eta gainera guk baztertzen baditugu ezinezkoa eta jasangaitza egingo zaie, gizarteratze prozesua, berainetzat hain arrotza den herri batean.

Hau dela eta garrantizitsua iruditu zaigu, gai hau lantzea eta komiki honen bitartez, haurrei inor ez baztertzea eta azalaren kolorea edota nazionalitatea alde batera utzirik, edozein pertsonarekin jolastu dezaketela azaldu nahi izan diegu, leku ezberdinatako lagunak izatea zein abersagarria den erakutsiz.

Komiki hau 3-12 urte bitarteko haurrentzat egokia dela uste dugu. 3 urteko haurrek ezingo dute irakurri, baina bai irakasleak, gurasoek edota beste edozein pertsonak irakurrita eta marrazkiei begiratuta ulertu ditzakete komikiaren nondik norakoak. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako egokia dela uste dugu, urte horretan beharrezkoa ikusten baitugu arrazakeriaren gaia landu eta jokamolde batzuk erakustea, behin hori barneratuz gero, bizitza guztirako barneratuta izango dutelarik. Horretarako, beharko ditugun errekurtsoak ordenagailua, internet-a eta arbel digitala izango dira.

Klasean erabiliko genukeen dinamikari buruz, esango dugu aproposa iruditzen zaigula bai denon artean arbel digitalean ikusteko, bai bakoitzak ordenagailu batean ikusteko. Eskolak dituen ezaugarrien arabera (arbel digitala duten edo ez, guztiontzat ordenagailuan dauden edo ez, etab.) aukeratuko genuke nola erabili. Hala ere, esango dugu bi aukerak interesgarriak iruditzen zaizkigula.

Pixtonen erabileraren tutoriala


Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.

Pixtonen tutorial gehiago ikusteko sakatu hemen: I, II, III.

Aho-korapiloak ikasten



Voki-aren bitartez egindako aho-korapilo hau haur hezkuntzako bigarren zikloko umeentzat zuzenduta dago. Esan behar dugu, umeekin aho-korapiloak erabiltzea interesgarria iruditzen zaigula saioa antolatzeko, arreta berreskuratzeko, memoria lantzeko eta deskantzatzeko guneak eskaintzeko. Gainera, horri gehitzen badiogu haien gustoko animalitxo batek aho korapiloa esango duela, askoz motibagarria izango da.

Gaitasunei dagokionez, esan dezakegu ariketa honen bidez umeek arreta, memoria eta hizkuntza lantzen dutela modu erakargarri batean. Gure ustez, voki-a oso interesgarria da umeekin lan egiteko, beraientzat oso dibertigarria delako eta gauzak modu erraz batean ikasi ahal ditzaketelako. Hortaz aparte, oso dibertigarria izan daiteke umeekin grabaketak egiteko eta gero haiek haien ahotsa panpin batean ikusteko.

Dinamikari dagokionez, programa hau erabiliko genuke asanbladan, denon artean zerbait entzuteko edo pixkanaka umeek grabaketak egiteko gelako ordenagailuarekin. Bakarrik entzuteko beharko genuke ordenagailua, internet-a, eta altabozak. Eta umeek grabaketak egin nahi izanez gero aurreko guztia erabiliko genuke baina baita mikrofonoa ere.

Vokiaren tutoriala:


Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.

Vokiaren beste turorialak ikusteko sakatu hemen: I, II, III.

Matematika ikasten livestreamekin

Gure livestreamerako matematika, zehatzago izateko 1etik 4 arteko kontaketa landu dugu. Horretarako, eta haurrarentzat entretenigarriagoa izateko, pailazoz mozorrotu gara. Horrela haurren motibazioa gehiago piztuko dela uste dugu.
Baliabide hau erabiliz umeek arreta, memoria, zenbakiak eta hauen segida ikasten dute. Bideoa ikusten ari diren bitartean, irakaslearen laguntza eta honen azalpena garrantzitsua iruditzen zaigu. Haur hezkuntzako lehen zikloko haurrei zuzenduta dago, zenbakien lehen nozioak jaso ditzaten.

Zenbakiak erakusteko modu hau, beste batzuekin osatu daiteke, baina honen kasuan, dibertigarria da, eta horrela haurrak ondo pasatzen barneratuko ditu matematika ezagutzak.

Dinamikari dagokionez, matematikaren gai hau landu eta gero klasean jarriko genuke umean asanbladan daudela. Horretarako, ordenagailu eta arbel digitala beharko da.




Livestreamen erabileraren tutoriala




Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.
Live-streamen beste tutorial gehiago ikusteko: I, II, III.

Hitz gurutzatuak

Hitz gurutzatuetan jolastu nahi baduzu , sakatu hemen!

Hitz gurutzatu honen bidez, gure helburua haurrak gosariaren garrantizaz jabetzeaz gain, otordu honen inguruko hitz garrantzitsuenak ikastea izan da da. Egunero,esnea, gailetak.....hitz hauek gosariarekin lotura zuzena dute, eta horrela, ariketa ezberdinen bidez, hitz hauek barneratzeaz gain, gosaritan hauek duten garrantzia nabarmentzea nahi izan dugu.

Gosaria oso otordu garrantzitsua da, eta askok eta askok garrantzi nahikoa ematen ez diotenez gero, guk hori nabarmendu nahi izan dugu, umeei erakutsiz gosaltzea beharrezkoa dela eguna indartsu eta gogoz hasteko, horrela eskolan ere edozein ariketa, lan edota jolas egiteko indartuta eta motibatuta egongo direlarik.

Beharrezkoa dela uste dugu, gisa honetako ariketak egitea, umeak gosariaren garrantziaz jabetu beharra baitute.

Ariketa honetan hitzek dute garrantzia, hitz bakoitzaren silabak, haurrek hutsuneetan zer jarri jakin ahal izateko, hitzak eta hauen letra kopurua jakitea beharrezkoa delarik. Idazten eta irakurtzen jakitea funtsezkoa da ariketa hau egiterako orduan.

Ariketa hau, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. zikloetarak aproposa dela uste dugu, garai horretan hasten baitira hitzak irakurtzen eta idazten. Ariketa hau ordenagailuan edota paperean egin daiteke, beti ere irakaslearen laguntzarekin. Eta guk proposatzen dugu ume bakoitzak ordenagailu batean erabiltzeko edo arbel digitalean, irakasleak umeek esandakoa idatziz. Horretarako beharrezkoa izango ordenagailua eta arbel digitala.

Hitz gurutzatuen tutoriala:



Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.


Gosari puzzlea



Gosari puzzle hau,haur hezkuntzako bigarren zikloko haurrei zuzenduta dago. Helburu nagusia haurrak gosari elikagarri batek izan behar dituen produktuez jabetzea da. Eta jabetzeaz gain, goizero-goizero behar bezala gosaltzeko errutina har dezala, beti ere gurasoen laguntzarekin. Izan ere, azpimarratu behar zaie, egoki gosaltzea oso garrantzitsua dela, eguna energiarekin hasteko. Gaur egungo haurrek litxarreria asko jaten dituzte, eta garrantzitsua iruditzen zaigu, beraiek ere ohar daitezen, zein produktu diren onuragarriak eta zeintzuk ez.

Puzzle honekin, arreta, memoria eta abilezia lantzen dute, jolasean gosari batek eduki behar dituen produktuak zeintzuk diren barneratzen dituzte. Tamaina eta formak ere lantzen dituzte.

Dinamikari dagokionez, komenigarria izango litzateke haur bakoitzak ordenagailu batean puzzlea egin ahal izatea, horretarako ordenagailu gelara joan beharko gara, hortaz, erabili beharreko errekurtsoa ordenagailua izango da, eta ez dugu ahaztu behar garrantzitsua izango dela irakaslearen azalpena eta laguntza.

Jigsaw Planeten erabileraren tutoriala




Tutoriala egiteko, erabili ditugun baliabideak honako hauek izan dira: ordenagailua, mikrofonoa, web-kamera, live-stream programa eta internet-a.

Jsawplanet-aren beste tutorialak ikusteko sakatu hemen: I, II, III.