"La tarea del educador moderno no es podar las selvas, sino regar los desiertos."

Clive Staples Lewis (1898-1963) Idazle Britainiarra.

Ikasketa pertsonalizatua teknologi berriekin

Ikastolen elkarteak Ikasys proiektua martxan jarri du Gipuzkoako hiru ikastetxeetan. Proiektuaren helburu nagusia ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, bakoitzak ariketak bere erritmoan egiteko aukera baitu.







Bideo hau aztertzea interesgarria iruditu zaigu alde batetik, ondo azaltzen digutelako nola, noiz eta zertarako erabiltzen dituzten ordenagailuak eskolan. Beste alde batetik, bideoa oso egokia iruditu zaigu ikus dezakegulako zein eragin daukan ordenagailuak lehen hezkuntzan erabiltzea eta benetan ordenagailuak, erabilpen egoki batekin erabiliz gero, onura asko ekar ditzakeela ikusteko aukera eskaintzen digulako.

Gure iritziz, Gipuzkoako hiru eskola horietan egiten dena oso aberasgarria da umeentzat. Askotan, zalantzetan jarri da ordenagailuen onurak eskoletan, pentsatu daitekeelako teknologia berriak eskoletan erabiltzeak bakarrik ekarriko duela umeek ordenagailuen erabilpen txarra ikastea. Baina bideoak ikusi dugun moduan, garrantzitsuena da ordenagailuak eskoletan nola erabiltzen diren. Hau da, honek ez du esan nahi ordenagailuak ikasgai guztietarako erabili behar direnik, baizik eta ikasgai konkretu batzuetan eta ez momentu oro. Gainera, aipatu beharrekoa da erabiltzen den ikasketa pertsonalizatua dela, hau da, umearen erritmora egokitzen da, eta hori, guztiz funtsezkoa da umearen garapena bultzatzeko.

Amaitzeko, esango dugu, argi dagoela bizi garen aldian teknologien erabilpena guztiz normala eta garrantzitsua dela, eta horregatik, umeei ere irakatsi behar diegu teknika berri horiekin. Bideoan agertzen den irakasleak esaten duen moduan, umeentzat ordenagailuak eskoletan erabiltzea oso motibagarria da, eta hortik abiatzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Gaur egun, gero eta baliabide gehiago dago umeekin klasean erabiltzeko, eta horrek klaseak dinamikoak, aberatsak eta interesgarriak egingo ditu.

1 Response to "Ikasketa pertsonalizatua teknologi berriekin"

  1. Zorionak !!!

Publicar un comentario